Erlijioa Espainian

Erlijioa Espainian (2023)[1]      Katolizismoa (56%)     Agnostizismoa eta sinesgabetasuna (24.9%)     Ateismoa (14.9%)     Beste erlijioak (2.7%)     Erantzunik gabe (1.5%)

Katolizismoa Espainiako erlijiorik hedatuena da alde handiz. CISek egindako ikerketa baten arabera, 2023an espainiarren %56ak bere burua katolikotzat zuen (%18,5 katoliko praktikantea eta %37,5 ez praktikantea), %2,7ak beste erlijiokotzat (nagusiak islama, protestantismoa eta budismoa izanda) eta %39,8ak sinesgabe, ateo edo agnostikotzat.[1] Edonola ere, espainiar gehienak ez dira praktikatzaileak. Ikerketa beraren arabera, bere burua erlijiosotzat dutenen artean %50,2a ez da inoiz edo ia inoiz mezara joaten, %21,3a urtean zenbait alditan, %9a hilabetean zenbait alditan, %13,7a igandero eta jaiegunetan eta %4,8 astean hainbat alditan.[1]

Espainiar gehiengoa katolikoa bada ere, gehienek eta, batez ere, gazteenek ez dute Elizaren doktrina aintzat hartzen, adibidez ezkondu aurreko harremanak, sexu-joera edo kontrazepzio gaietan.[2][3] Era berean, parrokoen kopurua gutxitu egin da: 1975ean 24.300 eta 2005ean 19.307 ziren.[4]

  1. a b c Centro de Investigaciones Sociológicas. (2023ko otsaila). Barómetro de febrero de 2023. , 19 or..
  2. Tarvainen, Sinikka. (2004-09-26). Reforms anger Spanish church. Dawn International.
  3. «Zapatero accused of rejecting religion» Worldwide Religious News 2004-10-15.
  4. Estadísticas de la Iglesia en España, 2005. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search